Haur Masaia hitzak bere baitan hainbat teknika hartzen ditu: ukimena, ahotsa eta begirada. Hauek beraien artean lotuz eta estruktura egoki bat emanez, ikusi da haur-masaiak onurak ekartzen dizkiola bai haurrari eta baita guraso edo zaintzaileei ere. Gainera onura hauek ez dira soilik maila fisiologikoan gelditzen, urrutiago joaten dira, non sistema emozionaleko zuntz sentikorrak estimulatzen eta indartzen baititu, konfidantzazko, segurtasunezko eta onarpenezko giroa lortzeko. Honek pertsonaren garapena orekatsuagoa izaten lagunduko du.
Haur-masaiaren onurak lau mailatan ematen dira:
1. Maila fisiologikoan:
- Sistema nerbiosoa:
Larruazala da haurrak komunikatzeko duen sistema hoberena, izan ere, ukimenaren bidez transmititzen baitira mezuak kanpotik barnera (garunera).
Garrantzitsua da aipatzea, 12 urte arte ukimena dela komunikatzeko bide nagusiena. Gainera ukimena mielinizazio prozesurako onuragarria da.
- Sistema hormonala:
ACTH eta katekolaminen gutxitzea
Endorfina, oxitocina eta prolaktinaren askatzea.Prolaktina esnearen produkzioaz arduratzen da eta funtzio garrantzitsua da ama-seme/alaben arteko komunikazioan. Hormona honek hainbat jarrera positibo sortzen dizkio amari umearekiko: haurra zaintzeko gogoa, haurra ukitzeko, laztantzeko gogoa...Aipatzekoa da prolaktina askatze hau aita eta anai-arrebengan ere ematen dela, esate baterako, ukimenaren bidez haurrarekin afektuz kontaktatzen dutenean.
- Sistema inmunologikoa:
Lasaitasun egoerak sistema inmunologikoaren oreka mantentzen du eta bere funtzionamendua hobetu. Estresak aldiz, ahuldu egiten du.Sistema inmunologikoa hobetzeko, garrantzitsua da haurrari segurtasun emozionala eskaintzea, maitasunezko gorputz kontaktuaren bidez eta lasaitasun edo erlajazio egoerak bultzatzen edo lortzen saiatzea.
- Sistema gastro-intestinala:
Masaiak lehenengo hilabeteetan sistema hau indartzen laguntzen du eta gero erregulatzen.Aldi berean, masaiak koliko eta gasen ondoriozko min eta ezinegonak gutxitzen ditu. Beraz, familiako giroa hobetzen laguntzen du eta lehenengo egunetatik guraso-haur erlazio hobea lortzea ahalbidetzen du.
- Arnas aparatua:
Bular, bizkar eta sorbaldetan emandako masaiak, arnas- aparatua erregulatzen laguntzen du.
- Zirkulazio aparatua:
Zenbat eta oxigeno gehiago eduki, odola hobeto garbitzen da. Hustuketako mugimenduek, hau da sarrerakoek, odola bihotzera joaten laguntzen dute eta bizkortze efektua sortzen dute. Irteerako mugimenduek berriz, odola esku eta hanketara iristen laguntzen dute eta ondorioz, erlajazio efektua sortzen dute.
- Sistema linfatikoa:
Sistema linfatikoa drainatzen laguntze du.
- Sistema muskularra:
Masaiak muskuluak lasaitzen eta bizkortzen ditu eta haurrak egunetan pilatzen dituen tentsio fisiko eta emozionalak askatzen laguntzen du.Haurrei tentsio fisikoak zona ezberdinetan pilatzen zaizkie, dauden fase motrizaren arabera.
2. Plazer sentsoriala:
Plazer sentsoriala oso garrantzitsua da gustura bizitzeko. Honetarako masaia oso tresna garrantzitsua da, gorputza eta kanpo espazioaren arteko erlazioaz jabetzen laguntzen baitu.Bestalde, gure gorputzaren mugak ezagutzen laguntzen digu, eta honek gerora eragina izango du besteekiko mugen errespetuan.Ezagutza hau egokia izanez gero, autoestima, konfidantza eta segurtasunean eragin positiboa izango du. Segurtasun hau da, oreka emozionala eta besteenganako errespetua emango diguna.
3. Tentsio-erlajazioaren arteko oreka:
- Tentsioa: masaian parte hartzen duten ukimenezko, entzumenezko, ikusmenezko eta emozio estimuluak, haurra alerta egoeran egotea ahalbidetzen dute eta memorizazio eta ikaskuntza prozesurako ateak irekitzen dizkio.
- Erlajazioa: gehiegizko tentsioak akumulatzen direnean, gutxitzea ahalbidetzen duelako. Bizitako esperientziak autorregulatzen eta prozesatzen laguntzen du eta haurrari egunean zehar izandako tentsioak askatzen laguntzen dio, beti ere giro egoki batean egonez gero.
Horrela, haurrak masaiaren bidez, tentsioari erlajazioaren bidez aurre egiten ikasten du.
Ukimen arazoak dituzten haurretan, tolerantzia pixkanaka eta kontu handiz joaten da igotzen. Masaia ematerakoan, haurrari entzutea behar-beharrezkoa da.
Gorputz kontaktua positiboki biziz gero, honek haurrari tentsio korporal -emozionalak askatzen laguntzen dio. Hots, bere pena eta angustiak askatzeko eta ateratzeko bide bat aurkitzen du masaian.
Batzutan masaia ematerakoan haurra negarrez hasten da. Negar honek ez du esan nahi gure aurkako jarrera agertu nahi duenik, baizik eta estresa askatzeko bide bat izan daiteke. Negar hau ona eta positiboa da, baina beharrezko da negar hau entzun eta berarekin zaudela adieraztea, honek erlazioa eta konfidantza indartuko baitu.
Beraz, masaiak bi funtzio askatzaile ditu:
Tentsio fisikoen askatzea
Emozioen askatzea
4. Binkulo afektiboa:
Ama/Aita/Haur lotura sortzen eta aberasten edo garatzen laguntzen du. Lotura hauek oso garrantzitsuak dira euren erlazio eta komunikaziorako.
Gurasoak zenbat eta lotuago egon umearekiko:
Haurra lotuago egongo da gurasoekiko, komunikazio erlazio honetan oinarrituko delarik bere pertsona garatzerakoan.
Lotura hau ezin zaio soilik amari ezarri. Famili eredu berrian, aitaren funtzioa oinarrizkoa izango da.Eguneroko masaiak aitari, haurrarekiko erlazioa sakona izatea ahalbidetuko dio.
Haurra fisikoki, psikikoki eta emozionalki bakarrik uzteko aukerak gutxiago izango dira eta ondorioz tratu txarrak egoteko arriskuak ere gutxiagotu egingo dira.
Geroz eta binkulo afektibo sendoagoak izan, elkar ezagutza hobea izango da.
Nahiz eta hasierako baldintzak txarrak izan eta ezin lortu izan binkulazio sendo edo positiborik, haur masaia binkulo edo lotura hau indartzeko bide bat izan daiteke.
2008-01-02
HAUR MASAJEAREN ONURAK (AEMI)
Egilea:
OIZ
en
10:55
Etiketak:
binkulo afektiboa,
Maila fisiologikoa,
plazer sentsoriala,
tentsio-erlajazioa
Technorati etiketak:
binkulo afektiboa
,
Maila fisiologikoa
,
plazer sentsoriala
,
tentsio-erlajazioa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario