2008-01-02

ZER DA AEMI? (Haur Masaiko Espainiako Asoziazioa)

"AEMI"
Haur Masaiako Espainiako asoziazioa (gazteleraz, AEMI), aberasteko intentziorik ez duen erakundea da eta haurrentzako eta beraien gurasoentzako haur masaiaren onurak bultzatzeaz arduratzen da.
Haur masaia munduko kultura askotan erabili izan den aspaldiko tradizio da eta orain Mendebaldean berraurkitua izan da.
Haur-masaia munduko kultura askotan erabili izan den aspaldiko tradizioa da. Teknika goxo eta atsegina da, non ukimenaren bidez haurraren gorputz eta emozioen munduarekin komunikatzeko aukera ematen duen. Begiradaren, irriaren, ukimenaren, hitzen, jolasen... bidezko komunikazioa da eta honek haur bakoitzarengana hurbiltzeko aukera ematen digu.
Ukimena, haurraren garapen fisiologiko, psikologiko eta emozionalerako bide edo baliabide boteretsua da. Gainera, masaiak ez dizkio onurak soilik haurrari ekartzen, baita guraso edo eta inguruko pertsona hurbilei ere. Izan ere, teknika honen bidez bien arteko (guraso-haur) binkulo afektiboa eta entzutea indartzen eta estimulatzen baita.
Haurra modu egokian garatzeko, ez da nahikoa janaria ematea, beharrezkoa eta funtsezkoa da maitasuna eskaintzea. Honela, haurra seguru sentituko da eta arlo emozionalean indartsuagoa izango da.
Ikerketa askok -eta baita zentzu komunak ere- afektuzko kontaktuak, haurraren lehenengo urteetan dituen onurak izugarriak edo funtsezkoak izaten direla erakutsi dute; aldiz, arreta edo kontaktu horiek falta diren kasuetan, emaitza txarrak agertu direla ikusi da.
Ikerketa askok ikusi dute, ukimenaren abantailak jaso dituzten haur goiztiarrak, ukimena jaso ez duten haurrak baino gehiago hartzen dutela pisua eta gainera, garapen fisiko eta neurologiko hobea dutela.
Haur masaia, tratu txarrak jaso dituzten edo arriskuan dauden haurrekin prebentzio gisa erabiltzeko ere gomendagarria da.
Haur ezinduak edo atzeratuak dituzten gurasoek berriz, masaian beraiekin komunikatzeko modu goxoago eta maitagarriagoa bilatuko dute.
Ospitaletan dauden haurren kasuan, haur masaiak errekuperazio prozesua azkartzen du.
Gaur egun ospitale zentroetan, beraien programaren barruan, haur masaia erabiltzen hasiak dira.

No hay comentarios: