ondorengo bideo honetan haurrak kolikoak dituenean eman behar den masajearen pausuak azaltzen dira:
1. Noria mugimendua.
2. Hankak tolestu.
3. Eguzkia eta ilargia.
4. Hankak tolestu.
5. Hanken balantzeoa.
2008-01-14
Bideoa
POWER POINTA: ARIZMENDI IKASTOLA

Arizmendi Ikastolak haur masaje tailerra egiteko burutu zuen power pointa da honako hau.
Power Pointa
Etiketak:
haurra,
ikastola,
masajea,
power pointa
Technorati etiketak:
haurra
,
ikastola
,
masajea
,
power pointa
2008-01-02
BIBLIOGRAFIA (AEMI)
-Schneider, Vimala: Masaje Infantil, Guía práctica para la madre y el padre. Barcelona, Mc.Clure-Ed.Medici (1991)
-Porres, Elvira: Tócame mamá. Madrid, Ed.Edaf (1993)
-Montagu, Ashley: El sentido del tacto. Ed.Aguilar. Colección Arián. Comunicación humana a través de la piel.
-Montagu, Ashley & F. Matson: El contacto humano. Barcelona, Ed. Paidos Estudio (1989)
-Odent, M.: El bebé es un mamífero. Madrid, Ed.Mandala (1990)
-Davis, Flora: Comunicación no verbal. Madrid, Ed.Alianza. (1988)
-Método Cernedete: Técnicas de cachorreo aplicadas a la educación precoz. Ed.Alind
-Moya Trilla, J. et al. Método Cernedete: Niveles armónicos del desarrollo. Ed.Paidac
-Martínez, Jorge César: El bebé prematuro y sus padres. Medicina y amor. Buenos Aires. Ed.Lidium. (1989)
-Martínez, Jorge César: El increíble universo del recién nacido. Ed.Lidium
-Davis, Phyllis K.: El poder del tacto. Barcelona, Ed. Paidós (1991)
Maitasuna eta afektuaren garrantziaz ulertzeko edo jabetzeko garaian, jaioaurreko denboraldian, erditze prozesuan eta ama-haur elkarrekintza eta beraien garapenean egin diren ikerkuntzetatik hartu dugu informazioa.
Aipatzeko izen garrantzitsuenak hauek dira: Anna Freud, John Bowlby, René Spitz, Sylvia Brody, Abraham Maslow, Sybille Escalona, Eric Erikson, Marshall Klaus, John Kennel, T.Berry Brazelton, Sheila Kitzinger, Doris Haire, Jorge C.Martinez y Walton.
Hain ezagunak ez diren beste ikertzaile askok ere baieztatu dute gizakiaren garapenean ukimenak eta maitasunak duen garrantzia. Gaur egun, Miamiko Unibertsitatean "Instituto para la Investigación sobre ell Tacto" (The Touch Research Institute) dago, Dra. Tiffaniy Field-ek zuzendua, eta etengabe publikatzen dituzte ukimenari buruz egindako ikerketak. Asoziazioan informazio edo dokumentu hauek baditugu.
MASAJEAK EMATEKO OLIOAK (AEMI)
Olio hauek, haurrekin eta beraiei eman beharreko masaiarekin pentsatuz eginak daude. Horregatik erabiltzen ditugu landarez egindako olioak, gainera olio mota hauek mugimenduak erraztasunez egitea ahalbidetzen dute eta horrez gainera, organismoarentzat oso onuragarriak diren elikagaiak sortzen dituzte. Landarez egindako olioa oso beroa da eta haurraren azala berotzen du.
Gure olioak, normalean erabiltzen direnen aldean, ez dute edukitzen olio esentzialik edo eta baldin badaukate kantitate txikian edukitzen dute, haurrak olioaren efektua nabaritu dezan baina usaimenak inbaditu gabe. Haurraren azala eta usaimena oso delikatuak dira eta arreta berezia merezi dute. Ondoren emandako olioen propietateen informazioaren arabera, zuk egokien datorkizuna erabili ahal izango duzu.
Oinarrizko olioak :
Almendra goxoen olioa:
Gehien erabiltzen dena da gehiena ezagutzen delako. Bitaminetan aberatsa da: A, B1, B2 eta B6 eta baita azido koipetsuetan ere. Masaiarako hedagarritasuna du eta ukimenarentzat ere egokia da, baina ez da gomendagarria asko erabiltzea, azala ez dadin koipeztatzeko.
Urren olioa:
Usaimen goxoa dauka, azido oleikoan aberatsa da eta azido linoleikoaren proportzio txiki bat ere badauka. Aknea duten azalentzat egokia da eta hain dentsoak ez diren olioekin nahastuz gero ekonomikoa irteten du (girasol...)
Sesamo olioa:
Oinarri bezala oso ona da bere ukimen eta tankeragatik. Bitamina E-n eta mineraletan aberatsa da, bereziki kaltzioan. Azal lehorra dutenentzat, psoriasisa... dutenentzat oso egokia.
Olio esentzialak:
Mirrazko olio esentzialaAzalaren babesgarri eta berritzailea. Infekzioak prebenitzen ditu. Antiinflamatorio eta antiparasito ona da.
Izpiluko (espliego) olio esentzialaErlaxatzeko egokia da eta erredurentzat, atletentzako hankentzat eta erreumarentzat oso kontseilagarria da. Intsektuak uxatzen ditu eta mina arintzen du.
Egilea:
OIZ
en
11:01
0
iruzkin
Etiketak:
Almendra olioa,
olio esentzialak,
sesamo olioa,
urren olioa
Technorati etiketak:
Almendra olioa
,
olio esentzialak
,
sesamo olioa
,
urren olioa
HAUR MASAJEAREN ONURAK (AEMI)
Haur Masaia hitzak bere baitan hainbat teknika hartzen ditu: ukimena, ahotsa eta begirada. Hauek beraien artean lotuz eta estruktura egoki bat emanez, ikusi da haur-masaiak onurak ekartzen dizkiola bai haurrari eta baita guraso edo zaintzaileei ere. Gainera onura hauek ez dira soilik maila fisiologikoan gelditzen, urrutiago joaten dira, non sistema emozionaleko zuntz sentikorrak estimulatzen eta indartzen baititu, konfidantzazko, segurtasunezko eta onarpenezko giroa lortzeko. Honek pertsonaren garapena orekatsuagoa izaten lagunduko du.
Haur-masaiaren onurak lau mailatan ematen dira:
1. Maila fisiologikoan:
- Sistema nerbiosoa:
Larruazala da haurrak komunikatzeko duen sistema hoberena, izan ere, ukimenaren bidez transmititzen baitira mezuak kanpotik barnera (garunera).
Garrantzitsua da aipatzea, 12 urte arte ukimena dela komunikatzeko bide nagusiena. Gainera ukimena mielinizazio prozesurako onuragarria da.
- Sistema hormonala:
ACTH eta katekolaminen gutxitzea
Endorfina, oxitocina eta prolaktinaren askatzea.Prolaktina esnearen produkzioaz arduratzen da eta funtzio garrantzitsua da ama-seme/alaben arteko komunikazioan. Hormona honek hainbat jarrera positibo sortzen dizkio amari umearekiko: haurra zaintzeko gogoa, haurra ukitzeko, laztantzeko gogoa...Aipatzekoa da prolaktina askatze hau aita eta anai-arrebengan ere ematen dela, esate baterako, ukimenaren bidez haurrarekin afektuz kontaktatzen dutenean.
- Sistema inmunologikoa:
Lasaitasun egoerak sistema inmunologikoaren oreka mantentzen du eta bere funtzionamendua hobetu. Estresak aldiz, ahuldu egiten du.Sistema inmunologikoa hobetzeko, garrantzitsua da haurrari segurtasun emozionala eskaintzea, maitasunezko gorputz kontaktuaren bidez eta lasaitasun edo erlajazio egoerak bultzatzen edo lortzen saiatzea.
- Sistema gastro-intestinala:
Masaiak lehenengo hilabeteetan sistema hau indartzen laguntzen du eta gero erregulatzen.Aldi berean, masaiak koliko eta gasen ondoriozko min eta ezinegonak gutxitzen ditu. Beraz, familiako giroa hobetzen laguntzen du eta lehenengo egunetatik guraso-haur erlazio hobea lortzea ahalbidetzen du.
- Arnas aparatua:
Bular, bizkar eta sorbaldetan emandako masaiak, arnas- aparatua erregulatzen laguntzen du.
- Zirkulazio aparatua:
Zenbat eta oxigeno gehiago eduki, odola hobeto garbitzen da. Hustuketako mugimenduek, hau da sarrerakoek, odola bihotzera joaten laguntzen dute eta bizkortze efektua sortzen dute. Irteerako mugimenduek berriz, odola esku eta hanketara iristen laguntzen dute eta ondorioz, erlajazio efektua sortzen dute.
- Sistema linfatikoa:
Sistema linfatikoa drainatzen laguntze du.
- Sistema muskularra:
Masaiak muskuluak lasaitzen eta bizkortzen ditu eta haurrak egunetan pilatzen dituen tentsio fisiko eta emozionalak askatzen laguntzen du.Haurrei tentsio fisikoak zona ezberdinetan pilatzen zaizkie, dauden fase motrizaren arabera.
2. Plazer sentsoriala:
Plazer sentsoriala oso garrantzitsua da gustura bizitzeko. Honetarako masaia oso tresna garrantzitsua da, gorputza eta kanpo espazioaren arteko erlazioaz jabetzen laguntzen baitu.Bestalde, gure gorputzaren mugak ezagutzen laguntzen digu, eta honek gerora eragina izango du besteekiko mugen errespetuan.Ezagutza hau egokia izanez gero, autoestima, konfidantza eta segurtasunean eragin positiboa izango du. Segurtasun hau da, oreka emozionala eta besteenganako errespetua emango diguna.
3. Tentsio-erlajazioaren arteko oreka:
- Tentsioa: masaian parte hartzen duten ukimenezko, entzumenezko, ikusmenezko eta emozio estimuluak, haurra alerta egoeran egotea ahalbidetzen dute eta memorizazio eta ikaskuntza prozesurako ateak irekitzen dizkio.
- Erlajazioa: gehiegizko tentsioak akumulatzen direnean, gutxitzea ahalbidetzen duelako. Bizitako esperientziak autorregulatzen eta prozesatzen laguntzen du eta haurrari egunean zehar izandako tentsioak askatzen laguntzen dio, beti ere giro egoki batean egonez gero.
Horrela, haurrak masaiaren bidez, tentsioari erlajazioaren bidez aurre egiten ikasten du.
Ukimen arazoak dituzten haurretan, tolerantzia pixkanaka eta kontu handiz joaten da igotzen. Masaia ematerakoan, haurrari entzutea behar-beharrezkoa da.
Gorputz kontaktua positiboki biziz gero, honek haurrari tentsio korporal -emozionalak askatzen laguntzen dio. Hots, bere pena eta angustiak askatzeko eta ateratzeko bide bat aurkitzen du masaian.
Batzutan masaia ematerakoan haurra negarrez hasten da. Negar honek ez du esan nahi gure aurkako jarrera agertu nahi duenik, baizik eta estresa askatzeko bide bat izan daiteke. Negar hau ona eta positiboa da, baina beharrezko da negar hau entzun eta berarekin zaudela adieraztea, honek erlazioa eta konfidantza indartuko baitu.
Beraz, masaiak bi funtzio askatzaile ditu:
Tentsio fisikoen askatzea
Emozioen askatzea
4. Binkulo afektiboa:
Ama/Aita/Haur lotura sortzen eta aberasten edo garatzen laguntzen du. Lotura hauek oso garrantzitsuak dira euren erlazio eta komunikaziorako.
Gurasoak zenbat eta lotuago egon umearekiko:
Haurra lotuago egongo da gurasoekiko, komunikazio erlazio honetan oinarrituko delarik bere pertsona garatzerakoan.
Lotura hau ezin zaio soilik amari ezarri. Famili eredu berrian, aitaren funtzioa oinarrizkoa izango da.Eguneroko masaiak aitari, haurrarekiko erlazioa sakona izatea ahalbidetuko dio.
Haurra fisikoki, psikikoki eta emozionalki bakarrik uzteko aukerak gutxiago izango dira eta ondorioz tratu txarrak egoteko arriskuak ere gutxiagotu egingo dira.
Geroz eta binkulo afektibo sendoagoak izan, elkar ezagutza hobea izango da.
Nahiz eta hasierako baldintzak txarrak izan eta ezin lortu izan binkulazio sendo edo positiborik, haur masaia binkulo edo lotura hau indartzeko bide bat izan daiteke.
Egilea:
OIZ
en
10:55
0
iruzkin
Etiketak:
binkulo afektiboa,
Maila fisiologikoa,
plazer sentsoriala,
tentsio-erlajazioa
Technorati etiketak:
binkulo afektiboa
,
Maila fisiologikoa
,
plazer sentsoriala
,
tentsio-erlajazioa
ZER DA AEMI? (Haur Masaiko Espainiako Asoziazioa)
"AEMI"
Haur Masaiako Espainiako asoziazioa (gazteleraz, AEMI), aberasteko intentziorik ez duen erakundea da eta haurrentzako eta beraien gurasoentzako haur masaiaren onurak bultzatzeaz arduratzen da.
Haur masaia munduko kultura askotan erabili izan den aspaldiko tradizio da eta orain Mendebaldean berraurkitua izan da.
Haur-masaia munduko kultura askotan erabili izan den aspaldiko tradizioa da. Teknika goxo eta atsegina da, non ukimenaren bidez haurraren gorputz eta emozioen munduarekin komunikatzeko aukera ematen duen. Begiradaren, irriaren, ukimenaren, hitzen, jolasen... bidezko komunikazioa da eta honek haur bakoitzarengana hurbiltzeko aukera ematen digu.
Ukimena, haurraren garapen fisiologiko, psikologiko eta emozionalerako bide edo baliabide boteretsua da. Gainera, masaiak ez dizkio onurak soilik haurrari ekartzen, baita guraso edo eta inguruko pertsona hurbilei ere. Izan ere, teknika honen bidez bien arteko (guraso-haur) binkulo afektiboa eta entzutea indartzen eta estimulatzen baita.
Haurra modu egokian garatzeko, ez da nahikoa janaria ematea, beharrezkoa eta funtsezkoa da maitasuna eskaintzea. Honela, haurra seguru sentituko da eta arlo emozionalean indartsuagoa izango da.
Ikerketa askok -eta baita zentzu komunak ere- afektuzko kontaktuak, haurraren lehenengo urteetan dituen onurak izugarriak edo funtsezkoak izaten direla erakutsi dute; aldiz, arreta edo kontaktu horiek falta diren kasuetan, emaitza txarrak agertu direla ikusi da.
Ikerketa askok ikusi dute, ukimenaren abantailak jaso dituzten haur goiztiarrak, ukimena jaso ez duten haurrak baino gehiago hartzen dutela pisua eta gainera, garapen fisiko eta neurologiko hobea dutela.
Haur masaia, tratu txarrak jaso dituzten edo arriskuan dauden haurrekin prebentzio gisa erabiltzeko ere gomendagarria da.
Haur ezinduak edo atzeratuak dituzten gurasoek berriz, masaian beraiekin komunikatzeko modu goxoago eta maitagarriagoa bilatuko dute.
Ospitaletan dauden haurren kasuan, haur masaiak errekuperazio prozesua azkartzen du.
Gaur egun ospitale zentroetan, beraien programaren barruan, haur masaia erabiltzen hasiak dira.