"NEREA MENDIZABAL" HAUR MASAJEKO HEZITZAILEA (ZUMAIA):
«Masajearen bitartez haurrari egin diezaiokegun oparirik onena da»
Psikopedagogian lizentziatua, ama izan ondoren hasi zen gai hau jorratzen. Lehenbiziko ikastaroa Zumaian izan zela gogoratzen du eta harrezkero herriz herri dabil, Urola Kostako eskualdean eta urrunago ere bai.- Nola otu zitzaizun haur masajearen inguruan sartzea?- Ama izatearen ondoren etorri zen. Psikopedagogiak oso eremu zabala hartzen du baina haurra eduki nuenean bularra ematearen eta haur masajearen gaietan sartu nin-tzen. Hala ere ez nuen uste honetara iritsiko nintzenik. Lehenengo ikastaroa Maria eta Jose ikastetxearen proposamenaren ondorioa izan zen ete honek beste batzuk ekarri ditu, eta horrela gaur arte.- Ikastaroa zer eratara ematen da?- Bi arlotan banatzen dut. Lehenbizi masajearen teknikak azaltzen ditut. Ikastaroa bost astetan ematen denez, aste bakoitzean gorpu-tzaren atal bat ikasten joaten gara: hankak, sabela, eta abar. Saioaren barruan, masajearen ondoren, honekin lotuta dauden gaietaz hitz egiten dugu: noiz den unerik onena haurrari masajea emateko; nola joan egokitzen masajea haur bakoitzaren arabera -adin berdinekoak izan arren haur denak ez baitira berdinak-; adinean aurrera joan hala, haurrei masajeak nola eman ere erakusten da. Ikastarora hurreratzen direnei irakurgai bat ematen diet eta saioaren amaieran honi buruz hitz egiten dugu. Haurraren negarrak, negar hori nola entzun, aitaren papera eta an-tzerako gaiak jorratzen ditugu. Gai horiek aukera ematen die gurasoei bizitzen ari dien esperientziak beste gurasoekin konpartitzeko. Loa eta janarien kontuak, kolikoak, haizeak eta mota honetako gaiak ateratzen dira. Gurasoek asko eskertzen dute espazio hori, identifikatuta sentitzen direlako berea bezalako arazoak bizitzen ari diren gurasoekin. Arazo hauei aurre egiteko orientazioa ematen diet. Nire orientazioa haurren beharrak bete behar direla da.- Zer adinetako haurrei zuzentzen da ikastaroa?- Bi motatako ikastaroak ematen ditut: bat 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzakoa eta bestea 1 eta 5 urte bitartekoentzakoa. Zumaian beti 0-1 urteko ikastaroa eman da, hala eskatu didatelako. 1-5eko ikastaroa antzerakoa da, baina planteamendua aldatzen da. Askoz ere ludikoagoa da, haurren adina eta beharrak desberdinak baitira.- Zer adinekin hasi daiteke masajea ematen?- Jaio eta hiru aste zain egotea aholkatzen dugu. Denbora horretan behar duten masajea ama edo aitaren kontaktua da. Azala azalarekin egotea masaje mota bat da. Lehenbiziko eta bigarrengo saioetan agian ez dute ezer egiten. Ikastaroa aurrera doala, ordea, haurrak baditu lauzpabost aste eta une horretan sartzen dira. Bitartean gurasoak gaiak ikusten eta entzuten joaten dira.- Masajea jasotzeak zer abantaila ekartzen die haurrei?- Haurraren beharretako bat kontaktua da. Hori haurrek garrasika eskatzen dute. Kontaktu hori ukimenarekin eta aita eta amaren presentziarekin asetzen du. Askotan ez dut nabaritzen benetan lasai-tzen diren masajea eman zaielako edota gurasoekin daudelako. Kontaktuaren behar hori masajearen bidez asetzen da. Masaje honen helburu garran- tzitsuena haurrarekin komunikatzea da. Haurrarekin gaudenean hitzen bidez ezin gara komunikatu, baina bai begiradarekin, egotearekin, aurpegiaren espresioarekin. Masajea erabiliko dugu haurrarekin komunikatzeko. Beste abantaila bat da lotura edo interakzio hori lortzen dugula ukimenarekin. Horretaz gain, gorputzeko leku asko ukitzen ditugu normalean ez direnak horrenbeste ukitzen: eskumuturrak, txorkatila, eta abar. Ukimen horrekin eta horren bitartez haurrak sentitzen duenarekin bere gorputzaren eskema barneratzen laguntzen dio. Aparatu desberdinak ere estimulatzen dira, arnasketakoa, digestio-aparatua, azalarena, eta abar. Guraso askok diote haurrari dedikatzeko momentu esklusiboa dela. Egun osoan umearekin bazaude ere, esklusiboki berekin zauden denbora ez da asko izaten. Eta haurrek hori behar dute. Egunero 10-15 minutu berarekin egotea haurrari egin diezaiokegun oparirik onena da. Opari edo inbertsio honek etorkizunean haur hauek heldu izango direnerako oinarri sendoa eskainiko die, autoestimua eta ziurtasun handiagoz.- Aitentzako aberasgarria izan daiteke ikastaroa?- Amak bederatzi hilabetetan eraman dugu haurdunaldian eta haurtzaroan ere gehiago egoten da amarekin. Horretaz gain, hormonak ere gure alde ditugu, maitasunaren hormona deitzen zaionarekin konexio handiagoa izaten baitugu haurrarekin. Gizonak gauza horiek ez dituzte. Gizonaren- tzako puntu fortea, ordea, aitaren hormonak deritzonak dira eta hauek ukimenaren bidez jartzen dira martxan. Masajea oso erreminta egokia da aitentzat haurrekin erlazioan edo komunikazioan sartzeko. Batzuei erreparoa ematen die, baina gero ukitzen hasten direnean konturatzen dira haurra gustura dagoela eta beraien autoestimuak ere gora egiten du.- Zenbat denbora iraun beharko luke masaje batek?- Hori haur beraren arabera dago. Ezin dugu denbora limite bat ja-rri. Onena haurrei beraiei entzutea da. Helburua da egoten garen denbora hori atsegina izatea bai haurrarentzat, bai gurasoentzat.«Haurrarekin egoten ere ikasi dugu»«Gurasoak masajerako teknikak ikastera etortzen dira baina beste zenbait gai daudela ikustean sorpresa hartzen dute», dio Nerea Mendizabalek. Ikastaroan parte hartu duenetako bat Maider Arakistain da . «Uste baino askoz ere aberasgarriagoa izan da, lantzen diren gai guztiak lotuta baitaude. Badakigu haur bati gertatzen zaiona, gureak izatek aukerak daudela eta gai horien inguruko gomendioak jasotzeak asko lagundu digu. Alde horretatik oso gustura nago».Maiderrek iragarki batean jaso zuen ikastaro honen berri: «Aurrez entzunda nuen masajeak haurrentzako lagungarriak zirela eta teknikak ikastea ondo ikusi nuen. Gainera, Nerea aurrez ere ezagutzen nuen eta animatu egin nintzen. Umeak lau hilabete zituenean hasi ginen joaten eta oso lagungarria izan da. Esan daiteke haurrarekin egoten ikasi dugula». Haurrak hamaika hilabete ditu eta masajeak emateko une zailenean daudela dio Nereak: «jaiki egiten dira eta badirudi beste mundu bat deskubritu dutela. Gero bi urterekin berriro lasai-tzen dira eta errazagoa egiten da». Masajea egunero ematen ez badio ere, une txikiak aprobe- txatzen ditu haurrarekin egoteko: «Duen adinarekin, ordu laurden batean ez da geldirik egoten. Baina jolasean hankak ukitu edo kilimak egiten dizkiot. Haurra janzterakoan aprobetxatzen dut oinak ukitu edota luzaketa ba-tzuk egiteko. Umea oso gustura eta lasai ikusten dut. Orain gehiago ikusten dut haurrak eskertu egiten duela une hori eta horrek gu ere bete egiten gaitu».
2007-11-25
NEREA MENDIZABAL HAUR MASAJEKO HEZITZAILEA (ZUMAIA)
Egilea:
OIZ
en
9:25
Etiketak:
haurra,
masajea,
Nerea Mendizabal,
psikopedagogia
Technorati etiketak:
haurra
,
masajea
,
Nerea Mendizabal
,
psikopedagogia
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario