2007-11-25

Gasteizko Udala

"Gasteizko Udalak "41 lantegi antolatu ditu gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko.







Gasteizko Udaleko Lehendakaritza zinegotzi Maite Berrocalek Berdintasunerako Zerbitzuak berdintasuna sustatzeko eskaintzen dituen 41 ikastaro eta lantegiak aurkeztu zituen atzo. Maite Berrocalek adierazi zuenez, "Benetan dagoen desberdintasun egoeraren jakitun delarik, Udalak zenbait urte daramatza" Berdintasunerako Zerbitzuaren bidez "gizarte eta komunitateko jarduerak garatzen emaitza zinezko berdintasuna izan dadin". Hori dela eta, ikastaro eta lantegien eskaintza (41 guztira) bereziki emakumezkoentzat ala gizonezkoentzat da zenbaitetan, edo ororentzat beste batzuetan.Gizonezkoentzako eskaintza bereizian "Haur masajea" edo "Gizonak gaur" izeneko ikastaroak eta 0-3 urteko haurrak zaintzeko nahiz etxeko ardurak trukatzeko lantegiak ditugu. Programa horren bidez, Berdintasunerako Zerbitzuak gizonezkoek oraindik ere emakumeen ardura izan ohi diren zereginetan parte har dezaten lortzearen aldeko apustua egiten du berriro."Jendaurrean hitz egitea", "Emakumea: ezagutu zure gorputza, zure desioak", "Automobila mantentzea", "Zaintzailea, zaindu zeure burua" ikastaroak eta etxeko ardurak trukatzeko lantegiak, aldiz, emakumeentzat dira bereziki.Etxeko ardurak emakumezko eta gizonezkoen artean trukatzeko lantegiek eta "Familia mota berriak" ikastaroak, emakume zein gizonezkoei zuzenduak, osatzen dute eskaintza.Nahi dutenek edozein gizarte etxetan eman dezakete izena, edo Udalaren web-orriaren bidez. Albiste honen bukaeran duzu programazioa eskuratzeko esteka.

No hay comentarios: