
"Salud infantil- Pediatria" blog honetan masajearen garrantziaz hitzegiten da.
2007-11-25
BLOGA: HAURRAK ETA GEHIAGO

"Bebes y mas"
Blog honetan Berangoko udaletxeak 2007ko otsailaren 3tik martxoaren 3ra antolatu duen haurretzako masajeari buruzko kurtsoaz hitzegiten da.
IBARRA: UZTURPE HAUR ESKOLA
"Ibarrako Uzturpe" Haur Eskolak masaje ikastaro bereziak antolatu zituen azaroan.
Ibarrako Uzturpe Haur Eskolak masaje ikastaro bereziak antolatu zituen azaroan: irakasleentzat, adin desberdinetako haurren gurasoentzat (0tik 3 urtera) eta, haurdun zeuden emakumeentzat.Azaroaren 9tik 30era bitartean eman ziren ikastaro hauek. Haurrak adin desberdinetako taldeetan banatu ziren eta masaje irakaslea Jose Ramon Mauduit izan zen, gorputz terapeuta, psikologoa eta prebentzio mailako aditua.Egunerokotasunean, denbora bat eskainiz eta lasaitasuna adieraziz, giro goxoa sortu eta haurrari bere azala zein den erakusten zaio masajearekin.Masaje teknikak ikastea baino, haurren eta helduen arteko komunikazioa nola bideratu eta eskuratu izan da saio hauen helburuetako bat. Masajearen bidez lantzen dena tonuaren bidez trasmititzen da. Intimitate hau gurasoekin bakarrik bizi dezakete haurrek. Eta giro atsegin batean sortzen da haurraren eta helduaren arteko benetazko komunikazioa. Geroari begira, errazagoa egingo zaio gurasoari haurra ulertzea.
MERTXE ETA BERE HAURRA: Mertxe Malbonak masaje ikastaroan parte hartu zuen. Bi urteko umea du eta lehen aldia izan da honelako ikastaro batean izena ematen duena.Esperientziarekin oso gustura agertu da Mertxe: “Ikastaroa interesgarria izan da. Baina, bi urteko umea ez da geldi egoten eta batzuetan zaila egiten zitzaidan umeari begiratu eta maisuak zioena ulertzea. Masajea emateko, berriz, postura batzuetan jartzen zirenean aprobetxatzen genuen. Adin horretan asko mugitzen dira, pentsatzen dut ume txikiagoekin errazagoa izango dela. Hala ere, ikastaroa gomendatuko nuke. Teoriak oso baliagarriak iruditu zaizkit”. Mertxek haurdun dauden emakumeentzako ikastaroan ere parte hartu zuen: “Haurdunaldiko azken hilabeteetako ondoezak ekiditeko hainbat aholku eman zizkiguten. Ikastaro hau bestearen ondoan oso desberdina zen, baina interesgarria baita ere. Egia esan, motza egin zitzaidan. Emakume gehienak bikotearekin joan ziren. Eta orain, ume bat daukadala, konturatu naiz ikastaro honetan emandako hainbat aholku oso baliagarri zaizkidala. Erakutsi zizkiguten gauzak oso interesgarriak dira”.
Etiketak:
haur-eskola,
Ibarra Uzturpe,
Jose Ramon Mauduit,
masaje teknikak
Technorati etiketak:
haur-eskola
,
Ibarra Uzturpe
,
Jose Ramon Mauduit
,
masaje teknikak
NEREA MENDIZABAL HAUR MASAJEKO HEZITZAILEA (ZUMAIA)
"NEREA MENDIZABAL" HAUR MASAJEKO HEZITZAILEA (ZUMAIA):
«Masajearen bitartez haurrari egin diezaiokegun oparirik onena da»
Psikopedagogian lizentziatua, ama izan ondoren hasi zen gai hau jorratzen. Lehenbiziko ikastaroa Zumaian izan zela gogoratzen du eta harrezkero herriz herri dabil, Urola Kostako eskualdean eta urrunago ere bai.- Nola otu zitzaizun haur masajearen inguruan sartzea?- Ama izatearen ondoren etorri zen. Psikopedagogiak oso eremu zabala hartzen du baina haurra eduki nuenean bularra ematearen eta haur masajearen gaietan sartu nin-tzen. Hala ere ez nuen uste honetara iritsiko nintzenik. Lehenengo ikastaroa Maria eta Jose ikastetxearen proposamenaren ondorioa izan zen ete honek beste batzuk ekarri ditu, eta horrela gaur arte.- Ikastaroa zer eratara ematen da?- Bi arlotan banatzen dut. Lehenbizi masajearen teknikak azaltzen ditut. Ikastaroa bost astetan ematen denez, aste bakoitzean gorpu-tzaren atal bat ikasten joaten gara: hankak, sabela, eta abar. Saioaren barruan, masajearen ondoren, honekin lotuta dauden gaietaz hitz egiten dugu: noiz den unerik onena haurrari masajea emateko; nola joan egokitzen masajea haur bakoitzaren arabera -adin berdinekoak izan arren haur denak ez baitira berdinak-; adinean aurrera joan hala, haurrei masajeak nola eman ere erakusten da. Ikastarora hurreratzen direnei irakurgai bat ematen diet eta saioaren amaieran honi buruz hitz egiten dugu. Haurraren negarrak, negar hori nola entzun, aitaren papera eta an-tzerako gaiak jorratzen ditugu. Gai horiek aukera ematen die gurasoei bizitzen ari dien esperientziak beste gurasoekin konpartitzeko. Loa eta janarien kontuak, kolikoak, haizeak eta mota honetako gaiak ateratzen dira. Gurasoek asko eskertzen dute espazio hori, identifikatuta sentitzen direlako berea bezalako arazoak bizitzen ari diren gurasoekin. Arazo hauei aurre egiteko orientazioa ematen diet. Nire orientazioa haurren beharrak bete behar direla da.- Zer adinetako haurrei zuzentzen da ikastaroa?- Bi motatako ikastaroak ematen ditut: bat 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzakoa eta bestea 1 eta 5 urte bitartekoentzakoa. Zumaian beti 0-1 urteko ikastaroa eman da, hala eskatu didatelako. 1-5eko ikastaroa antzerakoa da, baina planteamendua aldatzen da. Askoz ere ludikoagoa da, haurren adina eta beharrak desberdinak baitira.- Zer adinekin hasi daiteke masajea ematen?- Jaio eta hiru aste zain egotea aholkatzen dugu. Denbora horretan behar duten masajea ama edo aitaren kontaktua da. Azala azalarekin egotea masaje mota bat da. Lehenbiziko eta bigarrengo saioetan agian ez dute ezer egiten. Ikastaroa aurrera doala, ordea, haurrak baditu lauzpabost aste eta une horretan sartzen dira. Bitartean gurasoak gaiak ikusten eta entzuten joaten dira.- Masajea jasotzeak zer abantaila ekartzen die haurrei?- Haurraren beharretako bat kontaktua da. Hori haurrek garrasika eskatzen dute. Kontaktu hori ukimenarekin eta aita eta amaren presentziarekin asetzen du. Askotan ez dut nabaritzen benetan lasai-tzen diren masajea eman zaielako edota gurasoekin daudelako. Kontaktuaren behar hori masajearen bidez asetzen da. Masaje honen helburu garran- tzitsuena haurrarekin komunikatzea da. Haurrarekin gaudenean hitzen bidez ezin gara komunikatu, baina bai begiradarekin, egotearekin, aurpegiaren espresioarekin. Masajea erabiliko dugu haurrarekin komunikatzeko. Beste abantaila bat da lotura edo interakzio hori lortzen dugula ukimenarekin. Horretaz gain, gorputzeko leku asko ukitzen ditugu normalean ez direnak horrenbeste ukitzen: eskumuturrak, txorkatila, eta abar. Ukimen horrekin eta horren bitartez haurrak sentitzen duenarekin bere gorputzaren eskema barneratzen laguntzen dio. Aparatu desberdinak ere estimulatzen dira, arnasketakoa, digestio-aparatua, azalarena, eta abar. Guraso askok diote haurrari dedikatzeko momentu esklusiboa dela. Egun osoan umearekin bazaude ere, esklusiboki berekin zauden denbora ez da asko izaten. Eta haurrek hori behar dute. Egunero 10-15 minutu berarekin egotea haurrari egin diezaiokegun oparirik onena da. Opari edo inbertsio honek etorkizunean haur hauek heldu izango direnerako oinarri sendoa eskainiko die, autoestimua eta ziurtasun handiagoz.- Aitentzako aberasgarria izan daiteke ikastaroa?- Amak bederatzi hilabetetan eraman dugu haurdunaldian eta haurtzaroan ere gehiago egoten da amarekin. Horretaz gain, hormonak ere gure alde ditugu, maitasunaren hormona deitzen zaionarekin konexio handiagoa izaten baitugu haurrarekin. Gizonak gauza horiek ez dituzte. Gizonaren- tzako puntu fortea, ordea, aitaren hormonak deritzonak dira eta hauek ukimenaren bidez jartzen dira martxan. Masajea oso erreminta egokia da aitentzat haurrekin erlazioan edo komunikazioan sartzeko. Batzuei erreparoa ematen die, baina gero ukitzen hasten direnean konturatzen dira haurra gustura dagoela eta beraien autoestimuak ere gora egiten du.- Zenbat denbora iraun beharko luke masaje batek?- Hori haur beraren arabera dago. Ezin dugu denbora limite bat ja-rri. Onena haurrei beraiei entzutea da. Helburua da egoten garen denbora hori atsegina izatea bai haurrarentzat, bai gurasoentzat.«Haurrarekin egoten ere ikasi dugu»«Gurasoak masajerako teknikak ikastera etortzen dira baina beste zenbait gai daudela ikustean sorpresa hartzen dute», dio Nerea Mendizabalek. Ikastaroan parte hartu duenetako bat Maider Arakistain da . «Uste baino askoz ere aberasgarriagoa izan da, lantzen diren gai guztiak lotuta baitaude. Badakigu haur bati gertatzen zaiona, gureak izatek aukerak daudela eta gai horien inguruko gomendioak jasotzeak asko lagundu digu. Alde horretatik oso gustura nago».Maiderrek iragarki batean jaso zuen ikastaro honen berri: «Aurrez entzunda nuen masajeak haurrentzako lagungarriak zirela eta teknikak ikastea ondo ikusi nuen. Gainera, Nerea aurrez ere ezagutzen nuen eta animatu egin nintzen. Umeak lau hilabete zituenean hasi ginen joaten eta oso lagungarria izan da. Esan daiteke haurrarekin egoten ikasi dugula». Haurrak hamaika hilabete ditu eta masajeak emateko une zailenean daudela dio Nereak: «jaiki egiten dira eta badirudi beste mundu bat deskubritu dutela. Gero bi urterekin berriro lasai-tzen dira eta errazagoa egiten da». Masajea egunero ematen ez badio ere, une txikiak aprobe- txatzen ditu haurrarekin egoteko: «Duen adinarekin, ordu laurden batean ez da geldirik egoten. Baina jolasean hankak ukitu edo kilimak egiten dizkiot. Haurra janzterakoan aprobetxatzen dut oinak ukitu edota luzaketa ba-tzuk egiteko. Umea oso gustura eta lasai ikusten dut. Orain gehiago ikusten dut haurrak eskertu egiten duela une hori eta horrek gu ere bete egiten gaitu».
Etiketak:
haurra,
masajea,
Nerea Mendizabal,
psikopedagogia
Technorati etiketak:
haurra
,
masajea
,
Nerea Mendizabal
,
psikopedagogia
Gasteizko Udala
"Gasteizko Udalak "41 lantegi antolatu ditu gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko.
Gasteizko Udaleko Lehendakaritza zinegotzi Maite Berrocalek Berdintasunerako Zerbitzuak berdintasuna sustatzeko eskaintzen dituen 41 ikastaro eta lantegiak aurkeztu zituen atzo. Maite Berrocalek adierazi zuenez, "Benetan dagoen desberdintasun egoeraren jakitun delarik, Udalak zenbait urte daramatza" Berdintasunerako Zerbitzuaren bidez "gizarte eta komunitateko jarduerak garatzen emaitza zinezko berdintasuna izan dadin". Hori dela eta, ikastaro eta lantegien eskaintza (41 guztira) bereziki emakumezkoentzat ala gizonezkoentzat da zenbaitetan, edo ororentzat beste batzuetan.Gizonezkoentzako eskaintza bereizian "Haur masajea" edo "Gizonak gaur" izeneko ikastaroak eta 0-3 urteko haurrak zaintzeko nahiz etxeko ardurak trukatzeko lantegiak ditugu. Programa horren bidez, Berdintasunerako Zerbitzuak gizonezkoek oraindik ere emakumeen ardura izan ohi diren zereginetan parte har dezaten lortzearen aldeko apustua egiten du berriro."Jendaurrean hitz egitea", "Emakumea: ezagutu zure gorputza, zure desioak", "Automobila mantentzea", "Zaintzailea, zaindu zeure burua" ikastaroak eta etxeko ardurak trukatzeko lantegiak, aldiz, emakumeentzat dira bereziki.Etxeko ardurak emakumezko eta gizonezkoen artean trukatzeko lantegiek eta "Familia mota berriak" ikastaroak, emakume zein gizonezkoei zuzenduak, osatzen dute eskaintza.Nahi dutenek edozein gizarte etxetan eman dezakete izena, edo Udalaren web-orriaren bidez. Albiste honen bukaeran duzu programazioa eskuratzeko esteka.
Etiketak:
Gasteizko Udala,
gizonak,
haurrak,
lantegi
Technorati etiketak:
Gasteizko Udala
,
gizonak
,
haurrak
,
lantegi
Azpeitia: Ikasberri Ikastola
"Ikasberri Ikastolak"haur masaje ikastaroa egingo du.
AZPEITIA. DV. Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatuta 0-1 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat haur masaje ikastaroa hasiko da urriaren 16an. Bost astean zehar izango da ikastaroa, astero bi orduko saio bat eginaz. Ikastaroan, aita-ama bakoitzak bere haurrari masajea ematen ikasiko du. Irakaslea Nerea Mendizabal izango da, psikopedagogian lizentzitua eta haur masajeko hezitzailea. Haur masajea, teknika goxo eta atsegina da, eta ukimenaren bitartez haurraren gorputza eta emozioen munduarekin bat egitea ahalbidetzen du modu sakonean. Begiraden, irribarreen, kontaktuaren, hitzen eta jokoaren bidez komunikatzearen artea da.Ikastaroan gurasoekk beren haurrei masajea emango diete, teknika ikasiz, eta honekin batera, saio bakoitzean masajearen filosofia eta historiari buruz ere arituko da irakaslea; haur eta gurasoentzat dituen onurak, zein den unerik egokiena, nola egokitu masajea haurraren adinera... Gurasoentzat interesgarriak diren gaiei buruz hitz egiteko ere tarte bat egongo da, elikadura, loa, motrizitatea, negarra.Ikastaroan, guraso bat edo biek har dezakete parte, eta 8-10 bitarteko talde txikietan izango da. Kostua 70 eurokoa da, 50 Ikastolako gurasoentzat. Izena emateko 943 151246 telefonora deitu edo zuzenean Ikasberriko Azpeitiko Ikastolako idazkaritzara azaldu. Azken eguna urriak 11 izango da.
Etiketak:
Ikasberri,
ikastaroa,
ikastola,
Nerea Mendizabal
Technorati etiketak:
Ikasberri
,
ikastaroa
,
ikastola
,
Nerea Mendizabal
Azkoitia: Floreaga Salestar Ikastetxea
"Floreaga Salestar Ikastetxeak" Haur-masajeen teknika ikasteko aukera eskaini nahi die 0 eta 1 urte arteko umeak dituzten gurasoei.
Bi eratako masajeak landuko dira ikastaroan: batetik intuizioa bultzatzeko eta bestetik masajea emateko teknikak. Masaje hauek haurra erlajatzeko eta estimulatzeko balio dute.
Horrez gain, gurasoentzat interesgarriak diren zenbait gairi buruz hitz egiteko tartea ere izango da.
Horietako bat “Zigorren aurrean beste aukera batzuk” izango da. Askotan haurrak duen jarreraren aurrean ondorio bat ezarri nahi zaio haurrak ikas dezan eta zigorrak jartzea beste armarik ez zaigu gelditzen. Hauek haurrengan duen eragina aztertu ondoren proposamen desberdinak ikusiko dira eta praktikan jartzeko ariketak egingo dira.
Beste gaia “Eguneroko gatazkak nola saihestu” izango da. Heldu eta haurren eguneroko harremanean sortzen diren gatazkak gutxitzeko eta harremanak ez okertzeko teknikak aztertu eta praktikan jartzeko ariketak egingo dira.
Irakaslea Nerea Mendizabal izango da. Bera Psikopedagogian lizentziatua da. Ikastaroa bost saiotan dago banatuta eta saio bakoitzaren iraupena bi ordukoa izango da.
AURKEZPEN SAIOA:NOIZ : maiatzaren 2an. ORDUA: 15:15 TOKIA: Bideo gelaBertan gaiak azalduko dira eta antolaketari buruz hitz egingo da.
TAILERRAK:
NOIZ: maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 5ean bukatu. TALDEAK: 8-10 umekoak, beraien gurasoekin, izango dira. Bi gurasoak etor daitezke.ORDUA: 17:00etatik 19:00etara. TOKIA: Floreagako 2 urtekoen gelan
Izena ikastetxeko idazkaritzan eman behar da apirilaren 31 baino lehen. Horretarako bertara azaldu, 943 85 30 43 telefonora deitu edota floreaga@floreaga.com helbidera idatzi. Informazio gehiago nahi izanez gero bertan emango dizuete.
2007-11-24
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA HAURRENTZAKO MASAJEA?
"Jose Ramon Mauduit" psikologoak artikulu honetan haurrentzako masajearen garrantziaz hitzegiten du.
Gaur egun badakigu, jakin ere, jaioberria ez dela izaki pasiboa, eta haurraren gaitasunak lo egitearen eta jatearen mugak gainditzen dituela. Jaiotza-unetik beretik, baita lehenagotik ere, susmatu ezin diren gaitasunak erakusten ditu.
Jaioberriaren larruazal-sentimena ez-ohikoa da. Heldu batek jasotzen dituen sentsazioak jaso ditzake, eta hotz-beroak, goxotasuna eta gogortasuna, leuntasuna eta laztasuna, itsaskorra eta irristakorra, denak bereiz ditzake, baita presioaren xamurtasuna ere.
Haur baten ukimen-sentsazioaren suspergarririk hoberena larruazalaz elkar ukitzea da. Amak haurra, bere bularraren kontra jarrita, laztantzen duenean, berehala etorriko zaio haurrari lasaitasuna.
Haur bat laztandu, edo masajea emango badiogu, eskuaren presioak zenbatekoa izan behar duen ikasi behar dugu. Laztan eztiegiek jaioberria asper dezakete. Haurrek laztan leun baina energetikoak nahiago dituzte.
Reich-ek elkarrekiko mendekotasunaz dioenaren arabera, haurrak lehenengo masajeak umetokiaren barnean bertan jasotzen ditu; ukitzailea, aldi berean, ukitua da.
Ukimena da garatzen den lehenengo zentzumena (Ashley Montabu), eta, halaber, komunikazio bitarteko nagusia haurrarentzat. Haur guztiek sumatzen dute ukituak eta mugituak izateko modua. Haurrak sentsazio fisikoa lortzeko, gurasoek beharrezkoa den denbora hartzea beren seme-alaba ezagutzeko modurik agerikoena da. Helduekin gertatzen den bezalaxe, pentsatzen eta sentitzen dugunaren zati handi bat gure eskuen bitartez adierazten dugu. Konfiantza eta segurtasuna modu irmo baina lasai batez helduz eta ukituz adierazten ditugu; aitzitik, segurtasunik eza eta antsietatea beso zurrunaz eta gogor helduz. Beren seme-alabekin ukimena garatzen eta kontaktu fisikoa lantzen duten gurasoek elkarrenganako aisetasuna sortzen dute hasieratik beretik, eta askoz ere zailtasun gutxiago dituzte ttipitxoa baretzen. Beti daude haurrarekin ukipenean eta horrek segurtasuna, konfiantza eta mendetasunik eza ematen dizkio haurrari, eta hori bere nortasunean eta besteekiko harremanean islatuko da.
Masajeak zirkulazio eta immunologia sistemak suspertzen ditu, eta, halaber, bihotz taupadei, arnasketari eta digestioari laguntzen die. Haurtxoaren garapena suspertzen du eta, indartzen eta bere koordinazioa hobetzen doan neurrian, oreka ezin hobea ematen dio. Era berean, giharren elastikotasuna eta erresistentzia areagotzen ditu, jardunean dagoenean, nahiz atsedenean dagoenean, erlaxatuta egoteko gaitasuna hobetuz.
Haurtxoari maiztasunez masajea emateak hura hobeto ezagutzeko, nola dagoen jakiteko, eta ezerosotasuna, mina nahiz tentsioa sorrarazi ohi dioten gorputz atalak ezagutzeko aukera emango digu.
Haurtxoa lau hankatan edo oinez hasten denerako, masajea ematen zertxobait jakitea oso baliagarria izango zaigu haurtxoak hartuko dituen kolpeak eta ikarak modu azkar eta eraginkor batez arintzeko.
Nola egunez, hala gauez, txupeteak, manta bero eta leunek, eta haurrak besarkatzen dituen jostailuek beren balioa dute; baina, egia esan, giza ukipen bero eta xamurraren, eta haurrak beharrezkoa duen konpainiaren ordezko eskasak dira.
Praktikarekin, zuen seme-alabekiko ukipen premiak asetzen lagunduko dizuen eginkizun intuitiboa bihurtuko da masajea. Gainera, haurraren osasunari eta garapen fisiko zein emozionalari onura asko ekarriko dizkie.
Haurrak bere inguruarekiko izango dituen trukatze guztiak harremanen muskulatura ildaskatuan oinarrituko dira, eta horren arabera, gizakiak bere kortikalidadea egituratzen du (Arnold Cessel).
Muskulatura ildaskatu horretan, garapen batekiko bilakaera historiko osoa erakusten duen gihar babesa sortzen da. Wilhem Reich-ek garapen ontogeniko hori kontuan hartu zuen. Guk autoerregulaziorako eman zituen jarraibideak aztertuko ditugu.
Familia-ekosistema, oinarrizko prebentzioa, gorputzaren eskema, eta gorputz-kontrola aztertuko ditugu; hau da, psikomotrizitatearen oinarriak.
Ukitzea, sentitzea eta emaitza kokatzea landuko ditugu.
Ukitu + sentitu = Kokatu
Egilea:
OIZ
en
12:32
0
iruzkin
Etiketak:
haurra,
Jose Ramon Mauduit,
masajea,
ukimena
Technorati etiketak:
haurra
,
Jose Ramon Mauduit
,
masajea
,
ukimena

